XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sartre: Lekuko eta gidaria Jean Paul Sartre hil da.

Eta tristura handia senditu dugu askok.

Tristura handia bereziki euskal ezker abertzalearen sorreran geure ahalegin guztiak egin ditugunok.

Sartre lekuko aparta hiltzean, Sartre irakaslea eta gidaria ere galdu baitugu.

Ez dakit nik, egia esan, eta filosofia hutsari dagokionez, L'Etre et le Néant edo Critique de la Raison Dialectique liburuek zer balio duten.